G7koen bilerak sortuko dituen trafiko arazoen berri eman dute

Herve Jonahan Baionako suprefetak «mugimendu murriztuak» egitera deitu ditu bidaiariak eta bertakoak.

G7 Ez plataformari emandako sostenguak aurkezten, atzo, Bilbon. M. DEL VALLE / FOKU.
2019ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
BAIONA. G7koen goi bilerarako hilabete inguru falta da—agorrilaren 24tik 26ra eginen da—, eta Herve Jonathan Baionako suprefetak iragarri du jada «zirkulazio oztopoak» izanen direla. Besteak beste, Miarritze eta Baiona arteko bideak guztiz itxita egonen dira. Autobidea, berriz, irekita egonen da, eta bi hirien arteko bidaiak urririk eginen direla segurtatu du. Bestalde, aireportua itxita egonen da gailurrak irauten duen bitartean. Lapurdiko tren geltoki gehienetan ez da trenik pasatuko, eta nazioarteko autobusek Ipar Euskal Herrian egiten ahalko duten geldialdi bakarra Ziburun (Lapurdi) izanen da. Suprefetak nabarmendu du mugak «osoki kontrolatuak» izanen direla, nahiz eta ez diren guztiz hetsiak izanen. Bidaiariak eta bertakoak «mugimendu murriztuak» egitera deitu ditu.

Suprefeturan gailurraren giroa sentitzen badute ere, herri mugimenduak ere azkarki mobilizatzen ari dira Euskal Herrian. Atzo, Bilbon, 70 eragilek jakinarazi zuten G7 Ez plataformari babesa emanen diotela.

Bestalde, G7koen aurkako talde batek bere gain hartu du Arbonan (Lapurdi) Colas enpresaren makinetan egindako sabotajea. Enpresa horrek Miarritzeko aireportuan «G7koentzat egindako obretan» parte hartu duela salatu dute. Arbonako zentroa berritzen ari dira orain, eta hainbat makina sabotaturik agertu ziren hilaren 15ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.