Koronabirusa

Gaur erabakiko dute ostalaritzako neurrien gainean

Ostalariek aurkeztutako helegitearen ondoren, gaur hartuko du erabakia gobernuak, 10:00ak baino lehen

2021eko abenduaren 31
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak ezarritako edukiera eta ordutegi murrizketen aurka egin dute Hego Euskal Herriko ostalaritza elkarteek, eta kautela neurriak eskatu dituzte. Hala ere, EAEko Auzitegi Nagusiak ez du onartu murrizketa horiek bertan behera uztea Eusko Jaurlaritzaren argudioak entzun aurretik. Gobernuak alegazioak aurkezteko aukera izango du, eta, gaur jaieguna bada ere, gobernuak «egun baliodun » izendatu du; horrela, 10:00ak arte beta izango du ostalarien eskaerari erantzuteko.

Hector Sanchez, Bizkaiko ostalarien elkarteko arduraduna, Eusko Jaurlaritzarekin bildu zen asteazkenean, murrizketa berriei aurre egiteko ostalariek jaso beharreko diru laguntzen inguruan jarduteko. Hala ere, azaldu zuen laguntza berri posibleek ez dutela oztopatukogaur aurkeztutako helegitea.

Iparraldean, berriz, neurri berrien ondorioz, ostatuek 02:00etan itxi beharko dute, baina ez da etxeratze agindurik egongo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.