Txalupa bat hondoratu, eta 140 etorkin hil dira

Erreskate ontzi bat. QUIQUE CURBELO / EFE.
2020ko urriaren 30a
00:00
Entzun
SENEGAL. Kanaria uharteetara (Espainia) heldu nahi zuen ontzi bat hondoratu, eta, gutxienez, 140 migratzaile hil dira Saint-Lousien, Senegalgo kostalde parean. Joan den igandean abiatu zen txalupa Mbour hiritik, eta abiatu eta berehala su hartu eta hondoratu zen. Berrehun migratzailetik gora zihoazen txalupan, eta horietako 59 bakarrik erreskatatu ahal izan zituzten Libiako eta Espainiako kostazainek. Gainera, hogei migratzaileren gorpuak bakarrik erreskatatu ahal izan dituzte itsasotik. Migrazioen Mundu Erakundearen arabera, 2020an izandako hondoratzerik larriena izan da. Erakundearen arabera, Kanaria uharteetara iritsi nahi zuten 414 migratzaile zendu dira gutxienez aurten.

Elkarteak ohartarazi du «nabarmen» igo direla Afrika mendebaldetik Kanaria uhartetara abiatu diren txalupak. Aurten, dagoeneko Kanariar uharteetara 11.000 migratzaile iritsi direla kalkulatu du erakundeak. 2.557 ziren iaz. Migrazioen Mundu Erakundeko Senegalgo Idazkari Nagusi Bakary Doumbiak nabarmendu du nazioarteko organismoen laguntza beharrezkoa dela giza trafikoabukatu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.