Espainiako mugan 4.404 migratzaile hil dira 2021ean

Heriotza kopurua 2020. urtekoa halako bi baino handiagoa da, Caminando Fronterasen arabera

2022ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
MADRIL. Europa eta Afrika arteko mendebaldeko mugan, 2021a orain arteko urterik latzena izan da bizimodu hobe baten bila itsasoa zeharkatzen saiatu diren migratzaileentzat. Caminando Fronteras elkarteak atzo kaleratu zuen txostenaren arabera, 4.404 migratzaile hil ziren Europa mendebaldeko migrazio bideetan, 2020an zenbatu zituztenak halako bi baino gehiago. Hazkundea «esponentziala» izaten ari dela ohartarazi dute. Biktimen %95 inguru identifikatu gabe daude oraindik ere.

Txostenean diotenez, iaz 83 ontzi desagertu ziren uretan, barruan zituen kide guztiekin. Kanarietako bidea da hilgarriena oraindik ere: 4.016 heriotza baieztatu zituzten iaz bide horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.