Navarra Sumak zuzenketak jarriko dizkie aurrekontuei

2020ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Espero zen mugimendua egin du Navarra Sumak: Larunbatean, Nafarroako Gobernuaren eta EH Bilduren arteko akordioaren berri eman ondotik, eskuineko koalizioak 2021eko aurrekontuaren lege proiektuaren gaineko zuzenketak eta zerga neurrien gaineko zuzenketak aurkeztu zituen. Datorren ostegunean eztabaidatuko dira zuzenketa horiek. Aurrekontuen gaineko testuan, Navarra Sumak dio ez diola erantzuten lurraldearen behar ekonomiko sozialei eta ez duela balio «benetako aberastasun iraunkor baterako eredurantz» joateko: «Bien arteko oreka bilatu beharrean, ezerezean geratzen da». Pandemiari dagokionez, dokumentuan baikortasun bat islatzen dela uste du, eta, koalizioaren ustez, «bide luzea» geratzen da oraindik. Horrez gain, gaineratu du ez dela egiten azpiegitura handien aldeko apusturik. Gastuen igoera eskatu ostean, zergei dagokionez, diru sarrerak jaistea proposatzen du, asko zehaztu gabe: «Jarduera suspertuko duten pizgarriak» eskatzen ditu eskuineko koalizioak, zerga bidez «aurrezkia eta inbertsio produktiboa» bultzatuz. Kexu da inguruko lurraldeen aldean «zerga desabantaila» duelako. Herritarrak «galtzaile nagusi» direla dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.