Danimarkako ministro ohi bat zigortu dute, bikote migratzaileak banatzea egotzita
KOPENHAGE. Bikote migratzaile asilo eskatzaileak banatzea «legez kanpokoa» zela egotzita, Danimarkako Auzitegi Gorenak 60 eguneko kartzela zigorra ezarri dio 2016an herrialdeko Atzerri ministro zenari, Inger Stojbergi. Ebatzi du ministro zenak nahita urratu zuela Ministerioaren Erantzukizun Legeak ezarritakoa. 2015 eta 2019 bitartean egon zen karguan, eta migrazioaren aurkako hainbat neurri hartu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu