Apustu etxe bat itxi dute, «bizilagunen protestengatik»

Gasteizko Judimendi auzoko aretoa behin-behinean itxi dute; hirian apustu etxe bat dago 8.000 biztanleko

Gasteizen atzo eginiko agerraldia. JUDIMENDIKO JOKO ARETOARI EZ DINAMIKA.
2019ko irailaren 29a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Gasteizko Judimendi auzoko apustu etxea itxi egin dute, duela bi urtetik bizilagunek eginiko «protestengatik», Judimendik Joko Aretoari Ez plataformak azaldu duenez. Denbora horretan, txostenak egin dituzte; auzoko dendariekin, tabernariekin eta bizilagunekin bildu dira; eta protestak eta manifestazioak antolatu dituzte. «Auzo oso bat jarri dugu apustu etxe baten aurka. Garaipen honek gehiago hurbiltzen gaitu guk nahi dugu auzo eredura».

Prentsaurreko batean plataformako kideak pozik azaldu dira lortutakoarekin, baina azpimarratu dute ez direla fio; gogoratu dute aretoa behin-behinean itxi dutela. «Jabea saiatzen ari da berriz zabaltzen, baina ez du lortzen». Azaldu dutenez, enpresariak auzoko beste bi tabernatako jabe bati eskaini dio aretoko barraren kudeaketa egitea, eta bizilagunekin harremanetan jarri da hura, «plataformaren oihartzuna ikusirik, akordio bat egiteko». Taldeko kideek ohartarazi dute haiek ez dutela akordiorik egingo «jokoaren bidez etekina atera nahi duen inorekin».

Nabarmendu dutenez, Gasteizen apustu etxe bat dago 8.000 biztanleko. Instituzioei eskatu diete esku hartzeko edo euren jarrera zein den «argitzeko «behingoz». «Soilik norabide berean lan eginez irabaziko dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.