EH Bilduk gobernu koalizioa osatzea eskaini dio EAJri Iruraitz-Gaunan
IRURAITZ-GAUNA. Bi botoren aldea egon zen aurreko bozetan Iruraitz-Gaunan (Araba) EAJ eta EH Bilduren artean. EH Bilduk «elkarlana» sustatu behar dutela azaldu du, eta gobernu koalizioa eskaini dio EAJri. Proposamenak idatziz helarazi dizkio, eta zer esango zain dago.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu