Altsasuko auziaz lan saio bat proposatu dute parlamentuan

Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak eskatu dute saioa, gaur zortzirako, auziaren egoera jorratzeko

Altsasuko gurasoak, alderdietako kideekin, atzo. BERRIA.
2019ko irailaren 6a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Altsasuko auzian zigortutako gazteen gurasoak Nafarroako Parlamentuan izan ziren atzo, Geroa Bairekin, EH Bildurekin, Ahal Dugu-rekin eta Ezkerrarekin, eta lau indar politikoek eskaera bat erregistratu zuten datorren ostiralerako; Herritarrekiko Harremanetarako Batzordean lan saio bat egitea Altsasuko auziaz, gurasoek bertan azal dezaten zer egoera bizi duten. Espainiako Auzitegi Nazionalak iazko ekainean zigortu zituen, eta ebazpenaren aurkako helegitea hilaren 18an aztertuko du Auzitegi Gorenak. Bi eta hamahiru urte arteko zigorrak ezarri zizkieten, eta gazteetako hiruk, Jokin Unamunok, Adur Ramirez de Aldak eta Oihan Arnanzek, mila egun bete zituzten preso abuztuan.

Geroa Baik babesa agertu die gazteei eta euren gurasoei, eta «justizia eta proportzionaltasuna» galdegin du, iritzita «injustizia» jasaten ari direla. EH Bilduk ere babesa agertu die gazteei eta «muntaia mediatiko eta polizialaren ondorioak pairatzen ari diren euren familiei eta lagunei», eta zigorren «desproportzionaltasuna» salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.