Majarenasen alabaren erasotzailearen aurkako epaiketa, irailaren 10ean
VALENTZIA. Sara Majarenasen alaba Izarren erasotzailearen aurkako epaiketa irailaren 10ean hasiko da, Valentziako probintzia auzitegian (Herrialde Katalanak). Fiskalak eta akusazio partikularrak 30 urteko espetxe zigorra eskatu dute. 2017ko urtarrilean, Majarenas preso zegoen bitartean, haren bikotekide ohia 2 urteko alaba hiltzen saiatu zen. Otsailaren 15ean, erasotzailea baldintzapean aske utzi zuen epaileak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu