«Eskola bakarra» eta publikoa aldarrikatu dute

2019ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
GASTEIZ.Euskal eskola publikoaz harro! kanpaina aurkeztu zuten atzo Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformako kideek, eta Eusko Jaurlaritzari leporatu zioten «irakaskuntza pribatuko patronalek» eskatutako hezkuntza legea aurrera eraman nahi duela «hezkuntza publikoko komunitate osoaren oposizioarekin: ikasleen guraso elkarte guztiak eta irakaskuntzako sindikatu guztiak [Steilas, LAB, CCOO]». Plataformaren arabera, «zerbitzu publikoa» kontzeptua du oinarrian lege horrek, eta «bi hizkuntza sareak», nola publikoa hala pribatua, «berdin» finantzatuko ditu, «politika pribatizatzaileetan beste urrats bat eginez».

Eskola publikoaren aldekoek nabarmendu dute publikoa eta pribatua-itunpekoa eredua sistema gauzatu duela Jaurlaritzak, eta horrek ez dizkiela aukera berberak ematen ikasle guztiei. «Beren egoera sozioekonomikoaren, jatorriaren edo erlijioaren arabera bereizi eta jatorrizko ezberdintasunak mantentzen ditu; hori guztia, diru publikoarekin finantzatua».

Plataformakoen esanetan, hezkuntza publikoak bermatzen ditu «hezkuntza integrala eta gizarte kohesioa», eta, horretarako, hezkuntza «inklusiboa, euskalduna, laikoa eta doakoa» eskaintzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.