Emazte bat atxilotu dute migratzaileak garraiatzeagatik
HENDAIA. Frantziako Poliziak emazte bat atxilotu zuen herenegun Hendaian (Lapurdi) migratzaileak garraiatzea egotzita. Atxiloaldian atxiki zuten gauean, eta atzo utzi zuten aske. Haren semeak argi utzi du «elkartasunez» garraiatu nahi izan dituela migratzaileak,eta «ez diru trukean». Epaileak erabaki beharko du zer segida eman aferari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu