Noiz sortua: 2020-05-23 00:30:00

Erkorekak gutxietsi egin du EH Bilduren Madrilgo ituna

PSOEk adierazi du EAJrekin akordio «egonkor bat» duela, eta EH Bildurekin egindakoa «puntuala» dela
Josu Erkoreka, prentsa agerraldi batean.
Josu Erkoreka, prentsa agerraldi batean. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU

Berria -

2020ko maiatzak 23

GASTEIZ. Zeresana ematen segitzen du EH Bilduk, UP Unidas Podemosek eta PSOEk asteazkenean lortutako akordioak, 2012ko lan erreforma indargabetzeko asmoz adostutakoak. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak garrantzia kendu dio hitzartutakoari, haren arabera ez baitu indarrean dagoena ordezkatzeko arautegirik zehazten. «Beraz, ezer ez esatea bezala da», esan zuen, atzo, Herri Irratian emandako elkarrizketa batean.

Madrilen politika egiten ari dela eta, «harrituta» agertu da koalizio subiranistaren «muturreko aldaketarekin». Nabarmendu zuen hori egiteagatik «traidore» deitu izan dietela EAJkoei. Gogoratu du bera hamalau urtez izan zela diputatua Espainiako Kongresuan, eta «ezker abertzaleak» EAJ kritikatu izan duela horregatik. «Deitu izan digute espainolak, amore emaileak, eta Madrilen guk beti egin izan duguna egin nahi dute orain: euskal gizartearen onerako akordioak lortu».

Lehengoan «hitzartutakoaren literaltasunari» heltzen bazaio, «langileentzat askoz ere okerragoa» dela iruditzen zaio Erkorekari. «Indargabetzen da indarrean dagoena, hutsune normatibo bat sortzen da, eta hori askoz ere okerragoa da langileentzat; oihaneko legea da orduan, eta enpresariak nahi duena egiten du».

Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko bozeramaileak prentsaren aurrean nabarmendu zuenez, EAJrekin akordio «egonkor bat» du Espainiako Gobernuak, eta EH Bildurekin lortutakoa, berriz, «puntuala eta partikularra» izan da, eta alarma egoera luzatzeko beharrezko babesa lortzea zuen helburu. EH Bildu abstenitu egin zen.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 5ean eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta ez dute gaixorik ospitaleratu. Euskal Herrian 29.723 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.089 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ertzaintzaren kontrol bat, Kantabriako (Espainia) mugan. ©Aritz Loiola / Foku

Beste hiru pertsona hil dira COVID-19ak jota

Berria

Hamalau pertsonak eman dute positibo Hego Euskal Herrian PCR proban. Ez dute inor ospitaleratu, eta pertsona bat atera dute zainketa intentsiboen unitatetik.

Herritarrak paseoan, Donostiako Ondarreta hondartzaren ondoan. ©JON URBE / FOKU

Hirugarren fasera igaroko da Hego Euskal Herri guztia

Ainhoa Larretxea Agirre

Hirugarren fasetik aitzinera, autonomia erkidegoetako lehendakariek izango dute erabakiak hartzeko eskumena. Alarma egoera bukatu arte, etenda egongo dira Nafarroaren eta EAEren arteko joan-etorriak. Nafarroan elkarte gastronomikoak irekiko dituzte, baina tabernetako barrek itxita jarraituko dute. Jaurlaritzak bihar emango ditu hirugarren faseari buruzko azalpenak.

Arroabeko haur eskola, artxiboko irudi batean ©urola kostako hitza

Partzuergoko haur eskolak ekainaren 22an irekiko dituztela jakinarazi diete sindikatuei

Irati Urdalleta Lete

LABek plantorako deia egingo du, «prebentzio plan egokia» adostu ezean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna