Libian gutxienez 74 lagun hil dira hondoratze batean

2020ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
TRIPOLI.IOM Nazioarteko Migrazio Erakundearen arabera, gutxienez 74 migratzaile hil ziren atzo Libian, hondoratze batean. 120 lagunetik gora zihoazen itsasontzian. Bestalde, Open Arms ontziak 259 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoan egunotan. Beste lau herenegun eraman zituzten ontzitik Italiara, helikopteroz, ospitale batean artatuak izan zitezen. Horien artean, zen sei hilabeteko haur bat, amarekin batera Italiara eraman zutena patera baten hondoratzean larri aurkitu eta ontzian suspertzea lortu ondoren. Baina ez zuen lortu ospitalera bizirik iristea. Harekin, sei dira erreskatatutakoen artean hildakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.