Migrazio akordio bat sinatu dute AEBek eta Mexikok

2021eko ekainaren 9a
00:00
Entzun
MEXIKO HIRIA. AEBetako eta Mexikoko gobernuek akordio bat sinatu zuten atzo, eta konpromisoa hartu zuten Erdialdeko Amerikako migrazio krisiari emango dioten erantzunean elkar ulertzeko. Kamala Harris AEBetako presidenteordea Mexikora joan zen herenegun, aurrez Guatemalan izan ostean, eta bisita horren barruan izenpetu zuten akordioa. Ondoren, bilera izan zuen Harrisek Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidentearekin.

Harrisek bezperan esandako hitzek polemika eragin zuten. Izan ere, AEBetako presidenteordeak Erdialdeko Amerikako herritarrei eskatu zien AEBetara ez joateko. Lopez Obrador berak ere kritikatu zituen adierazpenok, Harrisekin bildu aurretik: «Ziur nago [migrazioaren] erroko arrazoiei heldu behar diegula; hori da nire ikuspuntua».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.