Larunbatean mendira igotzera deitu du Sarek

2020ko irailaren 30a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Izan Bidea dinamikaren barruan, Sarek larunbatean Euskal Herriko 650 mendi tontorretara igotzeko deia berretsi du. Aldez aurretik eskerrak eman dizkie egitasmoarekin bat egingo dute herritar guztiei, baita herrietan txangoak prestatzen ari direnei ere. Aukera baliatu dute gogorarazteko norbere baldintzetara egokituko den mendia aukeratzeko eta, pandemian izanik, elkarren arteko distantziak gordetzeko.

Larunbat goizean izango dira mendi martxak, eta asmoa da mendi tontorretan Izan Bidearen banderak jartzea, keinu horrekin presoekiko elkartasuna adierazteko eta egungo espetxe politika aldatzea aldarrikatzeko. Hainbat herritan irteerak antolatu dituzte, eta horietan ekitaldi txikiak egingo dituzte, Sareren arabera. Helburua da mendi irteera guztiok sare sozialetan biltzea traol hauek idatziz: #650tontor, #IzanBidea eta igoko den mendiaren izena. Whatsappez argazkiak eta bideoak bidali ahal izateko, Sarek telefono zenbaki bat jarriko du parte hartzaileen eskura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.