Haur eta nerabeen eskubideen gaineko lege bat iragarri du Eusko Jaurlaritzak

2020ko azaroaren 20a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GASTEIZ.Eusko Jaurlaritzak haur eta nerabeen inguruko lege bat onartu nahi duela iragarri zuen atzo Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak. Legeak haur eta nerabeentzako babes, prebentzio eta sustapen sistema garatuko du, «arreta berezia jarriz prebentzioan eta egoera zaurgarrian dauden adingabeetan». Haur eta nerabeen aurkako indarkeriaren kontrako estrategia integrala jasoko duen legea onartu nahi du hurrengo urte amaieran. Edozein indarkeria motaren aurkako tresna gisa aurkeztu dute, eta prebentzioan jarriko du indarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.