Hamahiru emakume hil dira Italiako Lampedusa irlan izandako hondoratzean
LAMPEDUSA. Mediterraneoaren erdialdean dagoen Lampedusa irlaren (Italia) kostaldean gabarra bat hondoratu zen herenegun gauean, eta han zeuden hamahiru emakume hil egin ziren, Efe berri agentziak atzo jakinarazi zuenez; kostazainek 22 migratzaile salbatu zituzten, Mediterranean Hope gobernuz kanpoko erakundearen (GKE) arabera. Gau berean, Open Arms GKEak 40 iheslari erreskatatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu