Loteriak 13 milioi eurotik gora utzi ditu Hegoaldean

Lehen sariarekin, Donostian. EFE.
2021eko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GASTEIZ. Erregeetako loteriaren lehen, bigarren eta hirugarren sariek dirutza utzi dute Hego Euskal Herrian: 13 milioi eurotik gora. Diru gehien San Adrianen (Nafarroa) utzi du. Pelayo Sola kaleko establezimendu batean saldu dituzte bigarren zenbaki saridunari dagozkion 140 bat txartel; hau da, 10,5 milioi euro, gutxi gorabehera. Zenbaki hori 03.436 da.

Sari nagusiaren zenbakia 19.570 izan da, eta horren sail bat tokatu da Bilboko Zorrotza-Castrejana kaleko administrazioan, bi milioi euro pasa utziz. Donostiako Altza auzoko Feli tabernan ere tokatu zen sari nagusia (400.00 bat euro), eta hirugarrena (5.587 zenbakia), Lasarte Orian (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.