Araban EAJ nagusi, aldundiaren inkestaren arabera
GASTEIZ. Arabako Foru Aldundiak maiatzean egindako inkesta baten arabera, foru hauteskundeak EAJk irabaziko lituzke berriro ere, botoen %30,4rekin. Hala, 2019ko hauteskundeetan baino eserleku bat gehiago lortuko luke, hemezortzi guztira. EH Bildu geratuko litzateke bigarren, botoen %23,2 lortuta. PPrekin borrokatuko litzateke bere hamahirugarren eserlekua eskuratzeko.
PSE-EEk botoen %17,3 eta bederatzi eserleku lortuko lituzke, PPk botoen %14,7 eta zazpi edo zortzi aulki, eta Elkarrekin Podemos-IUk %8 eta hiru batzarkide. Vox alderdi ultraeskuindarra lehenengoz sartuko litzateke Batzar Nagusietan, botoen %3,7 eta eserleku lortuta.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.