Ekologistak Martxan-ek lindanoaren arazoa salatu du Europako Parlamentuan

2020ko urriaren 29a
00:00
Entzun
BILBO. Lindano substantzia toxikoak «ingurumen eta osasun publikoko arazoa» eragiten duela eta, horri irtenbide bat emateko eskatu dio Ekologistak Martxan-ek Europako Parlamentuari, telematikoki egindako agerraldi batean. Erakunde ekologista horren arabera, estatuen jarduera «kontrolatu» behar da, «indarrean dagoen legedia zorrotz betetzen dutela ziurtatzeko». Europako Batzordeak 2008an debekatu zuen lindanoa erabiltzea. Taldeak duela bi aste kaleratutako azterlan baten arabera, Euskal Herriko ibai eta lurzoru ugaritan dago lindanoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.