Azken astean 164 migratzaile hil dira Libiako kostaldean
TRIPOLI. Mediterraneoan itsasoratu ziren 164 migratzaile desagertu egin dira azken astean Libiako kostaldearen parean, Nazioarteko Migrazio Erakundeak atzo jakinarazi zuenez. 102 lagun zendu ziren ostiralean, haien ontzia hondoratu ostean, eta 62 gorpu aurkitu zituzten astelehenean, ur azalean. Egun berean, 210 migratzaile atzeman zituzten ontzi batean, eta Libiara itzularazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu