Soziometroaren arabera, EAJ eta PSE gora bozetan

2020ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko soziometroa argitaratu zuen atzo, eta, horren arabera, egun Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten bi alderdiek gora egingo dute bozetan: orain baino legebiltzarkide bat gehiago eskuratu dezake EAJk (29), eta hiru gehiago PSE-EEk (12). Hala balitz, 41 legebiltzarkide lituzke gobernuak, gehiengo absolutua izateko behar dituenak baino hiru gehiago. Jeltzaleak irabazleak lirateke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Gora egingo luke oposizioko indar nagusiak ere: EH Bilduk hemezortzi legebiltzarkide izan ditu 2016-2020 legealdian, eta, soziometroaren arabera, hemeretzi eskura ditzake datorrenean. Boto portzentajean, indar subiranista bigarren indarra litzateke hiru herrialdeetan. Haatik, kolpea iragarri dute Elkarrekin Podemosentzat eta PP+Ciudadanosentzat: 11tik zortzira jaits liteke ezkerreko koalizioa, lurralde bakoitzean aulki bana galduta, eta bederatzitik zazpira eskuinekoa. Voxek ez luke ordezkaririk lortuko.

Inkestak otsailaren 18tik 26ra egindakoak dira, eta 1.750 pertsona galdekatu dituzte: 406 Araban, 840 Bizkaian, eta 504 Gipuzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.