Lau politikari independentista berriro epaituko dituzte

BARTZELONA. Espainiako Auzitegi Gorenak behartuta, Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kide izandako Lluis Corominas, Anna Simo, Ramona Barrufet eta Lluis Guino politikari independentisten aurkako epaiketa errepikatu egin beharko du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak.
2017ko urriaren 1ean Kataluniaren independentziaren inguruan erreferenduma egin zutenean, parlamentuko mahaiko kide ziren laurak. Urte bat eta zortzi hilabeteko inhabilitazioarekin zigortu zituen Kataluniako auzitegiak 2020an, deskonexiorako legeak tramitatu eta eztabaidatu izana baimentzeagatik. Gorenak, ordea, epaimahai inpartzial bat izateko eskubidea urratu zietela ondorioztatu du. Epaiketako bi epailek independentzia prozesuaren inguruan zeukaten ikuspuntua aurretik publikoki azaldua zeukatelako urratu zitzaien eskubide hori, Gorenaren arabera.
Auzipetuek aurkeztutako helegitea onartu du, beraz, Gorenak. Ebazpenak bertan behera utzi ditu, eta beste epaile batzuek epaituko dituzte laurak.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.