Barneko zuzendari izendatu dute Uharteko alkatea
UHARTE. Nafarroako Gobernuko Barne Departamentuko zuzendari izendatu dute Uharteko alkate Amparo Lopez. Zinegotzi bakarrarekin eta bosgarren indarra izanik heldu zen alkatetzara PSNkoa. Asteleheneko bilkuran emango du dimisioa, eta hilaren 22an hautatuko dute alkatea.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu