Greziak Turkiari egotzi dio 92 migratzaile mugara biluzik bidaltzea

Migratzaileak biluzik. GREZIAKO GOBERNUA.
2022ko urriaren 18a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ISTANBUL. Evros ibaia gurutzatuz 92 etorkin Grezia eta Turkiaren arteko muga biluzik igarotzera behartu izana egotzi zion Greziak Turkiari. Joan den astean egin zuten salaketa, Notis Mitarakis Greziako Migrazio ministroak hainbat errefuxiatu biluziren argazkiak Twitterren partekatu ostean. Zenbait iturriren arabera, Turkiako agintariek autoan eraman zituzten mugara, ondoren gomazko txalupetan jarrai zezaten. Mevlut Çavusoglu Turkiako Atzerri ministroak salaketa ukatu zuen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.