Parlamentuak sanferminetako kereila babestu du

2019ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroako Parlamentuak babestu egin du Sanferminak 78 Gogoan plataformak jarritako kereila 1978ko sanferminetako gertaerak direla eta. Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta Ezkerra agertu dira kereila babestearen alde, eta UPNk eta PPk, berriz, kontrako botoa eman dute. Kereila babesteaz gain, onartutako ebazpenak dei egiten dio Nafarroako Gobernuari berdin egin dezan, eta harekin bat egiteko aukera azter dezan ere eskatzen dio.

Ebazpena bultzatu dutenek uste dute beharrezkoa dela 1978ko gertaera haiek «argitzea» eta «erantzukizunak zehaztea». Gainera, uste dute 1978ko sanferminetan gertatutako «giza eskubideen urratzeek» Iruñeko esparrua gainditzen dutela; horregatik eskatzen diote Gobernuari, Iruñeko Udalak egin bezala, azter dezala kereilarekin bat egiteko aukera.

Gertatutakoarekin zerikusia izan lezaketen agiri, txosten eta informazio guztiak desklasifikatu eta argitara ateratzeko eskatu du parlamentuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.