Mexikok neurriak hartuko ditu migrazioa eteteko

2021eko apirilaren 22a
00:00
Entzun
MEXIKO HIRIA. Mexikoko presidente Andres Manuel Lopez Obrador herrialdeko hainbat gobernadore eta alkaterekin bildu zen atzo, hegoaldeko mugatik gertu. Presidentearen helburua migrazio plan berri bat ezartzea da, eta, horretarako, 12.000 «funtzionario» gehiago bidaliko dituzte mugara. Horrez gain, adingabeak artatzeko hamazazpi kanpaleku gehiago eraikiko dituzte. Aurten, iaz baino bederatzi aldiz adingabe gehiago iritsi dira Mexikora, horietako gehienak bakarrik.

Washingtonek, berriz, maiatzaren 21era arte luzatu ditu funtsezkoak ez diren bidaiei ezarritako mugak. Horiek lurreko mugei soilik eragiten diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.