36 hies kasu atzeman ziren iaz Hegoaldean

2020ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta Hego Euskal Herriko osasun erakundeek iazko datuak eman zituzten. 2019an GIB giza immunoeskasiaren birusaren 190 kasu atzeman zituzten, eta 36 izan ziren hiesarenak. Gaitza hartu zuten hamarretik zortzi inguru gizonezkoak dira; erakundeek berretsi dutenez, batez ere sexu harreman homosexualen bidez transmititzen da, eta, ostean, heterosexualetan; drogak injektatzeko materiala konpartitzea ere badago transmisio moduen artean.

Egunaren harira eginiko ekitaldiak apaldu ziren arren, hainbat aldarri plazaratu zituzten elkarteek. Sidalavak, esaterako, Gaur inoiz baino gehiago: erantzukizun partekatua kanpaina aurkeztu zuen. Iruñean ere zenbait elkartek ekitaldi bat egin zuten, eta Arrotxapea zubian xingola gorriak jarri zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.