Peruko Fiskaltzak Fujimori kartzelan sartzea eskatu du

Keiko Fujimori. JOHN REYES / EFE.
2021eko ekainaren 11
00:00
Entzun
LIMA. Keiko Fujimori Peruko presidentetzarako hauteskundeetan hautagai izan dena behin-behinean espetxeratzeko eskatu zuen atzo Jose Domingo Perez Peruko fiskal eta Lava Jato auziagatik Fujimori ikertzeko ardura dutenetako batek.

Ebazpen judizialei entzungor egin izanagatik eskatu du Perezek hura espetxeratzea. Ikerketapean dago 2011ko eta 2016ko hauteskunde kanpainak modu ilegalean finantzatu izanagatik, eta bitarte horretan debekatua dauka kasuan inplikatuta dauden lekukoekin komunikatzea. Bada, fiskalak dio debeku hori urratu duela, Miguel Torres Morales abokatu eta alderdikidearekin kontaktuan izan delako. Bi politikariak elkarrekin ageri diren herenegungo argazki bat erantsita zeraman Fujimori atxilotu eta espetxeratzeko eskaera argudiatzeko dokumentuak.

Torres Moralesek, berriz, eskaeraren berri izan ostean adierazi zuen bera ez dela lekukoa Fujimori inplikatuta dagoen kasuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.