Bigarren greba eguna egin dute EITBko irratietan

2023ko irailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRRATIAK. Bigarren greba eguna egin zuten atzo EITBko irratietan. Langile gehienen babesarekin, langile batzordeak hiru greba egunera deitu zuen, eta horietako bigarrena zen atzokoa. Hilaren 14an egin zuten lehenengoa, eta hirugarrena 19an izango da, ostegunean. Lehen greba egunean gertatu bezala, EITB taldearen irratietan musika eta albistegiak soilik entzun ziren atzo. Espainiako Kongresuan Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentegaiaren inbestidura saioa hasi zuten, eta ez zuten programazio berezirik egin.

Langileen ezinegonaren arrazoietako bat da hamahiru urte daramatzatela lan hitzarmena berritu gabe. ELA sindikatuak azaldu duenez, enpresarekin negoziatzen hasi dira, baina gaur-gaurkoz enpresak mahai gainean jarri duen eskaintza «ez da nahikoa» langileentzat; eta «grebaren aldeko borondate argia» agertu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.