Dei zentroetako langileak grebara deitu dituzte

2022ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
BILBO. Dei zentroetako langileak bihar greba egitera deitu dituzte UGT eta CCOO sindikatuek, patronalak lan hitzarmenaren negoziazioan duen jarrera salatzeko. Espainiako ituna dute sektorean, eta langile gehienak emakumeak dira. UGT-Euskadik azaldu duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 4.000 lagunetik gora daude, eta Iberdrola, Euskaltel, Kutxabank, Movistar eta beste enpresa handietako arreta zerbitzuak ematen dituzte.

Joseba Larrea UGTko ordezkariak salatu du enpresek muzin egiten diotela lan erreforma ezarri eta ABLE bidez kontratatzea hobesten dutela, langileei kontratu mugagabeak ez eskaintzeko. Gainera, enpresei leporatu die 2019tik pilatu duten erosteko ahalmenaren galera ez bete nahi izatea. «Lan baldintzek okerrera egin dute, eta kasu askotan onartezinak dira».

Greba izango da Jaurlaritzaren telefono bidezko zerbitzuak ematen dituen enpresan ere, BetiONen. LABek eta UGTk hamabi eguneko greba antolatu dute, erosteko ahalmena bermatzen duen itun baten alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.