Macronen potreta bat deslotu dute auziaren bitartean

2019ko irailaren 12a
00:00
Entzun
PARIS. Atzo, zortzi aktibistaren eta kazetari baten epaiketa iragan zen Parisko Auzitegian, Emmanuel Macron Frantziako presidentearen potretak kentzeagatik Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herriko etxetatik. Aldi berean, aktibista ekologistek 130. potreta deslotu zuten Saint Ouengo (Ile-De-France) Herriko Etxetik, «akusatuei elkartasuna helarazteko eta gobernuaren politika klimatikoa salatzeko». Akusatuei taldean eginiko lapurreta egozten zaie, eta, horregatik, bost urteko kartzela zigorra betetzera eta 75.000 euroko isuna pagatzera kondenatzen ahal ditu auzitegiak.

G7koen goi bileraren garaian,ekologistek Baionan atera zituzten ordura arte lapurtutako 128 potretak, salatzeko Macronen «engaiamendurik eza» klima larrialdiarekiko. Urte osoan Bizi, Alternatiba eta ANV COP21 mugimenduek eramandako kanpainaren emaitza izan zen. Joan den maiatzaren 28an, Bizi mugimenduko zazpi kide atxilotu zituzten. Aurretik, apirilaren 9an, bost kide Baionako polizia etxera deitu zituzten deklaratzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.