Kanarietan 5.500 lagun ebakuatuta, sumendiagatik

Sumendia, herenegun. MIGUEL CALERO / EFE.
2021eko irailaren 21a
00:00
Entzun
LA PALMA. Herenegun arratsaldean hasi zen Kanaria uharteetako Cumbre Vieja sumendiaren erupzioa, eta tarteka zazpi metroko garai ere izan da handik ateratako laba. Atzo iluntzerako, ehun etxe irentsiak zituen, eta erreskate taldeek 5.500 lagun aterarazi zituzten etxetik. Gauean itsasora iristea espero zen.

Herenegun goizean izandako 3,8 graduko lurrikara baten ostean hasi zen erupzioa, eta ordutik beste hainbat seismo ere izan dira La Palma uhartean.Hala ere, guztiak hiru puntu baino gutxiagokoak izan dira Richter eskalan, IGN Geografia Institutu Nazionalaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.