10.000 lagunetik gora atxilotu dituzte AEBetan

Manifestazio bat. E. L. / EFE.
2020ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Joan den maiatzaren 25ean George Floyd hil zutenetik piztutako protestetan, AEBetako segurtasun indarrek 10.000 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte. Los Angelesen bertan preso dauden 3.000 manifestariei laguntzeko bi milioi dolar biltzeko kanpaina abiatu dute.

Hasierako istiluen ondoren, baretu egin da egoera AEBetan, eta modu baketsuan amaitu ziren atzo manifestazioak. Hori dela eta, hainbat estatuk etxeratze aginduak kentzea erabaki zuten; besteak beste, Los Angelesek eta San Frantziskok.

Istiluak izan ziren, ordea, Ipar Carolinako Charlotte hirian. Sareetan zabaldutako bideo batean ikusten da nola Poliziak manifestariak inguratzen dituen, eta, ihes egiteko aukerarik ez dutenean, negar gasa eta gomazko balak jaurtitzen dizkien. «Erabat harrapatuta geunden. Irteteko modu bakarra zen gasa jaurtitzen ari zitzaizkigun poliziengana joatea; hala egin zuten batzuek, eta atxilotuta amaitu», azaldu zuen Justin LaFrancoisek, lekuko batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.