Osakidetzak garapenerako saria pagatuko du

2019ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Osakidetzak 2011ko lanbide garapenerako ordainsaria pagatuko die 10.165 langileri. 2012tik zor diena ordainduko die. Guztira, 130 milioi euro inguru izango dira. Joan den martxoan urtarrilaren 1etik honakoa ordaintzea erabaki zuen; atzo, berriz, zor duen guztia ordainduko duela iragarri zuen.

EAEko Auzitegi Nagusiak iaz emandako epaian ebatzi zuen Osakidetzak 2012tik zor zuena ordaindu behar zuela. Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko zuela iragarri zuen. Erabaki horri eutsi zion martxoan soilik aurtengoa pagatuko duela adierazi zuenean. Atzo, ordea, helegiterik ez jartzea erabaki duela jakinarazi zien sindikatuei.

2008an onartu zuen Eusko Jaurlaritzak lanbide garapenerako soldata osagarrien dekretua. Osakidetzaren kasuan, lau maila ipini zituen. Besteak beste, antzinatasuna, prestakuntza osagarria eta beharginaren arduradunen balorazioa hartuko ziren kontuan soldata osagarri hori onartzeko edo ukatzeko. Krisi ekonomiko betean, Jaurlaritzak bertan behera utzi zuen 2011ko deialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.