Shoko Asahara eta sei kide urkatu dituzte Japonian

2018ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
TOKIO. Shoko Asahara Aum Shinrikyo Egia Gorena sektako burua eta beste sei kide urkatu zituzten joan den ostiralean, 1995ean Tokioko metroan sarin izeneko pozoiarekin hamahiru pertsona hil eta 6.000 inguru zauritzeagatik. 1994an, taldeak lehen hilketak burutu zituen Japonia iparraldeko hiri txiki batean. Zortzi pertsona hil ziren orduan, eta 600 zauritu. 1994 eta 1995eko hilketengatik heriotza zigorrera kondenatu zituen epaileak 2004an, eta heriotzako itxaron gelan zeuden ordutik.

Goizean eman du Asahararen heriotzaren berri Yoshihide Suga ministerioko idazkari nagusiak. Justizia Ministerioak eman du ordu batzuk geroago beste sei kideen exekuzioaren berri. Japonian, familiei ez zaie exekuzioaren berri ematen, eta exekutatuak ordu gutxi batzuk lehenago jakin ohi du hiltzera doala. Egia Gorenako beste sei kidek heriotzaren itxaron gelan jarraitzen dute exekuzioaren zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.