Mexikon, abortua legeztatzeko beste pauso bat

2021eko irailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MEXIKO HIRIA. Abortuaren aurkako zigorrak eteteko beste pauso bat eman zuen herenegun Mexikoko Auzitegi Gorenak. Magistratuek ebatzi zuten herrialdeko konstituzioaren aurkakoa dela estatuetako legediek «giza bizitza sortzearekin» hasten dela arautzea. Zehazki, Sinaloako Konstituzioaren aurka ebatzi zuten. Halere, jurisprudentzia ezarriko du ideia hori adierazten duten lege guztien aurkako helegiteetan.

Sinaloako legediaren arabera, «estatuak bizitzeko eskubidea zaintzen du norbanako bat sortzen den unetik». Horrek, ordea, «estatu laiko, plural eta demokratiko baten balioak lardaskatzen ditu», Alfredo Gutierrez Ortiz epailearen arabera: «Emakumeei eta haurdun daudenei gehiegizko karga bat inposatzen die».

Gorenaren erabakia asteartean ebatzitakoaren bidetik doa. Orduan, auzitegiak konstituzioaren aurkakotzat jo zuen abortatzeagatik zigortzea, Coahuila estatuko lege baten artikuluak ezabatzea erabaki zuenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.