EH Bilduk baliabideak nahi ditu zaintzarako
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik eta Jose Luis Quintas sailburuordeak zaintza aringarriei buruzko plan estrategikoa aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean. Lehentasuntzat jo dute, besteak beste, zainketa horien «identifikazio goiztiarra» sustatzea, talde pediatriko bereizi bat sortzea, etxean diren eriei arreta pertsonalizatua eskaintzea, eta profesionalen arteko koordinazioa hobetzea.
EH Bilduk, ordea, zalantzak agertu ditu planaren bideragarritasunaren inguruan. Rebeka Ubera legebiltzarkideak salatu du «baliabideak» falta direla Osakidetzan: «Lehen Arreta, gaur egun, larrialdi zerbitzu bat da», esan du EH Bilduko eledunak. «Hori hala izanda, nola garatuko duzue plana? Nola bermatuko da 24 orduko arta espezializatua, diziplina anitzeko lantalderik gabe eta baliabiderik gabe?». Quintasek esan du zaintza aringarrien plana garatzeko baliabideak Osakidetzarenak berarenak direla: «Eta ez dira gutxi».
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.