Etorkinei hitzorduak saltzen zizkien sare bat desegin dute

2023ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Atzerritarren tramiteetarako online orduen sistema blokeatzen zuen, eta etorkinei iruzur egiten zien sare bat desegin du Espainiako Poliziak. Programa informatiko baten bidez, sistema pirateatua zuten, eta zita hartu nahi zutenak haien bidez pasatzera behartzen zituzten. Doako zerbitzu publikoa izan arren, 30 eta 200 euro artean saltzen zuten hitzordu bakoitza.

Efe agentziak zabaldutako informazioaren arabera, 69 pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak guztira; Hego Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan eta Espainian atzeman dituzte. Horrez gain, beste 25 pertsona ikerketapean ezarri dituzte.

Abokatuak, kudeatzaileak, edo bestelako aholkulariak erabiltzen zituzten bitartekari gisa. Sare pribatu birtual baterako konexioa ahalbidetzen zieten, zita gehiago eskuratzeko aukera izan zezaten. Bitartekariek diru kopuru handiak jaso zituzten, asiloa eskatu nahi zuten pertsonetatik zetozenak, nagusiki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.