Porturatu dituzte 'Aita Mari'-k erreskatatutako etorkinak

Duela bost egun ontziratutako 50 migratzaileak Italiako Sizilia uhartera eraman dituzte, Augustara

2021eko ekainaren 1a
00:00
Entzun
AUGUSTA. Dagoeneko porturatu dituzte Augustan, Sizilia uhartean (Italia), Aita Mari itsasontziak duela bost egun Mediterraneoko uretan erreskatatutako 50 migratzaileak; bakarrik dauden lau adingabe daude tartean. Atzo iluntzean porturatu zituzten, eta martxan dira etorkinak lehorreratzeko bete beharreko dokumentazioak; gaur lehorreratzea espero da.

Itsas Salbamendu Humanitarioa GKE gobernuz kanpoko erakundeak atzo baieztatu zuen erreskate ontziak bazuela «lehorreratze segurua» egiteko portua, Augustakoa, eta itsasontzia22:00ak aldera iristea espero zen. GKE horren arabera, migratzaileak osasun onean daude, eta, lau egunez zain egon ondoren, «lasaitua» hartu zuten porturatuko zituztela jakitean.

Era berean, Europako Batasunari eskatu zioten lehorreratze mekanismo bat jartzeko, itsasoan laguntza jasotzen duten unetik hasita migratzaileen eta asilo eskatzaileen eskubideak bermatuko dituena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.