Osasun arloko sindikatuek itxialdia egin dute

2022ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
BILBO. Osakidetzarekin negoziatzeko mahai sektoriala zuten atzo SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, baina iragarri zuten ez zirela bilduko, Osakidetzak proposatutako gai zerrendan ez zirelako jasotzen sindikatuen eskaerak. Hori salatzeko, sindikatuek itxialdia egin zuten atzo Donostiako ospitalean. «Osakidetzaren immobilismoa, negoziatzeko borondaterik eza eta Mahai Sektorialaren eduki gabezia salatu nahi dugu», adierazi zuten sindikatuek. Esan zuten Osakidetzak negoziatzeko borondaterik erakusten ez badu mobilizazioekin jarraituko dutela eta ez direla Mahai Sektorialera itzuliko.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi zuen auziari dagokionez hitz egiteko prest daudela: «Sentitzen dut sindikatuak mahai sektorialera joan ez izana; departamentuaren borondatea nahitaezkoa da aurrera egin ahal izateko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.