A-14a ospatzeko deia, 36ko gerran fusilatuen senideek

2020ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
IRUÑEA. 1931ko apirilaren 14an Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zutela gogoratzeko, egun horretan, urtero, Iruñean ekitaldi bat antolatzen du 1936an Nafarroan fusilatuak izan zirenen senideen elkarteak. Aurten ezin izango du egin koronabirusaren krisia dela-eta Espainiako Gobernuak ezarritako itxialdiarengatik, baina senideen elkarteak balkoietan eta leihoetan ospatzeko deia egin du.

Ohar batean azaldu duenez, COVID-19ak eragin duen krisia dela-eta egunero balkoietan eta leihoetan egiten diren txalo jotzeei eta kazola jotzeei «musika, kartelak, eta errepublikaren banderak» gehitzeko eskatu du.

Izan ere, elkarteak gogoratu du «errepublikaren gobernu legitimoaren aurkako altxamendu militarraren ondorioz» 309 iruindar fusilatu zituztela. «Nafarroan, guztira, 3.500 baino gehiago izan ziren. Delitu bakarrarengatik sinatu zuten haien heriotza sententzia: haien eskubideak lortzen ahalegintzeagatik».

Nafarroako elkartearen ustez, pertsona haiek guztiek «aitortza» merezi dute. «Inoiz ez diogu hobietan bilatzeari utziko, urteak pasatu ahala lantegi hori zaildu egiten den arren».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.