'Sea Watch' ontziak uko egin dio Libiaren esku uzteari erreskatatutako 52 iheslari
ERROMA. Sea Watch-ek uko egin dio asteazkenean Mediterraneoan erreskatatutako 52 iheslariak Libiaren esku uzteari. Alemaniako erakundeak Italiaren eskaera salatu du: «Tripoli ez da portu segurua. Itsasoan salbatutako pertsonak gerran dagoen herrialde batera itzularaztea, kartzelaratu eta torturatu ditzaten, krimen bat litzateke».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu