Turkiak erasoaldia hasi du gerrillari kurduen kontra

2022ko apirilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ISTANBUL. Turkiako Gobernuak PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren adar armatu HPG Kurdistango Herri Defentsaren gerrillarien kontrako erasoaldia hasi zuen atzo Iraken menpeko Kurdistanen, «eraso terroristak» amaitzeko asmoarekin. Ankararen arabera, hemeretzi «terrorista» hil dituzte. HPGren gertuko hedabideek adierazi dutenez, bestalde, gerrillari kurduek Turkiako 28 soldadu hil dituzte.

Rudaw Irakeko Kurdistango kazetak kaleratu duenez, herritarrak keztatuta daude bonbardaketekin, eta ihes egiten hasi dira. Shiladze eskualdeko agintariek jakinarazi dute eskualdeak dituen 92 herrietatik zazpitan bakarrik bizi dela jendea. International Crisis Group think tank-aren arabera, 2015etik 1.047 pertsona hil dituzte eremuan, zibilak, gerrillariak eta polizia indarrak aintzat hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.