Udal eta foru hauteskundeak

Podemos eta EB doako iragarkirik gabe TVEn

2023ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
MADRIL. Ezker Batuak-ek eta Podemosek salatu dute Hauteskunde Batzorde Zentralean Espainiako telebista publikoan kanpainan izan ohi den doako iragarki tarterik ez dietela eman. Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako programazio berezia egin ohi dute, eta kanpainako doako tartea eman ohi dute. Programazio bereziari dagokionez, TVEk %1eko tartea eskainiko dietela erabaki dute, botoen %1,8 lortu zituztelakoan. Podemosek eta IUk diote %4,8koa lortu zutela, askotan koalizioan joan zirelako. Bestalde, helegitea jarri dute doako iragarkirik ez dietelako eman.

Podemosek eta Ezker Batuak-ek salatu dute Hauteskunde Batzorde Zentrala «ikuspegi zentralistarekin» ari dela legea interpretatzen. Haien ustez, jokatzeko modu hori ez dator bat aniztasun politikoarekin, eta berdintasun eta proportzionaltasun printzipioekin. Uste dute legea interpretatu behar dela aniztasun politikoaren mesedetan eta boto emaileen eskubideen mesedetan, hautagaitzen gaineko informazio osatua izan dezaten. Nafarroan eta EAEn koalizioan joan izan dira maiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.