NBE, hizkuntza gutxituei buruz Parisi azalpen eske

2022ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
PARIS. NBE Nazio Batuen Erakundeak azalpenak eskatu dizkio Frantziako Gobernuari, hizkuntza gutxituei buruz duen jarreraren inguruan. Maiatzaren 31n bidalitako gutun batean, «kezka» agertu zion Parisi nazioarteko erakunde horrek, Frantziako Konstituzio Kontseiluak Molac legearen kontra hartu zuen erabakiak kalte garrantzitsuak eragin diezazkiokeelakoan Frantziako gutxiengo linguistikoen giza eskubideei. Hiru txostengilek izenpetu dute gutuna: Fernand de Varennes gutxiengoen gaietako adituak, Alexandra Xanthaki kultur eskubideetako adituak eta Koumbou Boly Barry hezkuntza eskubideetako adituak. «Frantziako hizkuntza eta kultura historiko gutxituetako pertsonen identitateari, duintasunari, askatasunari, berdintasunari eta diskriminaziorik ezari kalte egin diezaioke erabaki honek».

Besteak beste, hezkuntza aipatu dute. Zehaztu dute murgiltzea dela elebitasunera iristeko irakasmolderik «eraginkorrena», eta erabaki horrekin, hezkuntza publikoan ez ezik, itunpekoetan ere debekatzen dutela hizkuntza gutxituak murgiltze ereduan irakastea. Horiek horrela, NBEren arabera, Frantziak «tratu ezberdina» du hizkuntza gutxituetan edo ingelesez egiten diren irakaskuntzen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.