Hilketa egotzi diote Brooks hil zuen poliziari

2020ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Fiskaltzak hilketa egotzi dio Rayshard Brooks tiroz hil zuen AEBetako poliziari, Garrett Rolferi; atxiloketan parte zuen beste poliziari, berriz, indarkeria erabiliz eraso egin izana eta Poliziari egindako zina urratu izana. Rolferi bizi guztiko kartzela zigorra edo, fiskaltzak eskatuz gero, heriotza zigorra jar diezaiokete.

Paul Howard fiskalak atzo adierazi zuen Brooks ez zela inorentzako mehatxu ihesean joan zenean. Txostenean jasotzen denez, Brooksek taser pistola kendu zion Rolferi, baina ordurako bi aldiz erabilia zuen Rolfek, eta, beraz, bazekien Brooksek ezin izango zuela hirugarrenez erabili. Tiro egin ostean, Rolfek ostiko bat jo zion, eta poliziek ez zioten osasun arretarik eskaini.

Iragan ostiralean hil zuten Brooks. Atlantako jatetxe bateko jabeak deitu zion Poliziari, ibilgailu bat sarrera oztopatzen ari zela esanez; Rolfe eta Brosnan bertara heldu zirenean, Brooks aurkitu zuten ibilgailu barruan, lo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.