IRUÑEA. Sanferminak 78 Gogoan elkarteak kereila bat jarri die Espainiako barne ministro ohi Juan Inazio Zoidori eta egungo ministro Fernando Grande-Marlaskari, dokumentu publikoak ezkutatzeagatik eta ezin erabiltzeko moduan uzteagatik.
Kereilak erreferentzia egiten dio 1978ko sanferminei buruzko polizia txostenari. German Rodriguezen heriotzagatik ireki zen 82/80 sumarioko frogatzat eskatu zuen akusazio partikularrak, eta Probintzia Auzitegiak onartu egin zuen, baina, hainbat eskaera egin arren, ez diete ematen. 2017ko abenduan eta 2018ko ekainean Espainiako Kongresuko hainbat diputatuk Espainiako Barne Ministerioari txostena eskatu zieten, baina erantzun zieten ez zegoela erregistroetan. Txostenak prozesuan «eragin handia» izan dezakeela iruditzen zaie elkartekoei.
Kereila jarri diete Grande-Marlaskari eta Zoidori
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu