Txina COVID-19aren jatorria ikertzearen aurka agertu da

OMEk kolaborazioa eskatu dio izurriaren lehen kasuaren aurretik egon zitezkeenak ikertzeko

Txinako Wuhan hiria. ROMAN PILIPEY / EFE.
2021eko uztailaren 23a
00:00
Entzun
PEKIN. Txinan COVID-19aren izurriak izan zuen sorburuari buruzko ikerketen bigarren faseari hasiera ematea eskatu zuen joan den astean Osasunaren Mundu Erakundeak (OME). Erakundearen asmoa da merkatuak eta laborategiak ikertzea Wuhan hirian, lehen agerraldiak detektatu ziren hirian. Ikerketa egiteko proposamena «harroputza» eta «zentzurik gabea» dela esan du Pekinek, Zeng Yixin Osasun Batzorde Nazionaleko zuzendariordearen bitartez. Nazioarteko adituak joan den urtarrilean egon ziren Wuhanen, ikerketa bat egiten. Zengen hitzetan, erakundearen hurrengo ikerketak «hainbat herrialde eta eskualdetako miaketa lanetan» oinarritu behar dira, eta ez ikerketaren lehen fasean ikuskatutako lekuetan. OMEko zuzendari nagusi Tedros Adhanom Ghebreyesusek esan duenez, koronabirusaren jatorria ezagutzea «zor bat da, gaixotasuna jasan duten milioika pertsonekikoa», eta kolaboratzeko eskatu dio Txinari. OMEk, joan den urtarrilean Wuhanen egindako ikerketan, gaixotasunaren lehen kasu ezagunaren aurretik hiriko ospitaleetan COVID-19aren antzeko sintomak zituzten pazienteei buruzko datuak eskatu zizkion Txinari. Txinak, ordea, argudiatu zuen bertako adituek ordurako aztertuak zituztela datu horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.